7PAGO
Mallabia · Bizkaia | Oiz mendiaren magalean, ezkutuko ur-jauzi, baso eta bide historikoen artean.
III. Edizioa (2026) amaitu da. Bilatu zure datuak!
7 Pago Elkartea
Mallabiako mendiekiko maitasunetik jaio ginen. Duatloiak antolatzetik mendi lasterketa hau diseinatzera igaro gara, Oiz lekuko dela ur-jauziak, baso zaharrak eta bide tekniko ezezagunak erakusteko.
Mallabian mendi kirola eta inguruko parajeak bultzatzeko lanean diharduen taldea.
Durangaldeko Kopa
Eskualdeko 8 lasterketa biltzen dituen zirkuituko lehen geltokia gara. Zirkuituko lasterketa guztiak puntuagarriak dira. Aurtengo nobedadea bi kopa izango ditugula da: DURANGALDEKO MARI KOPA (lasterketa luzeak) eta DURANGALDEKO SUGAAR KOPA (lasterketa motzak).
Eskerrik asko Mallabia!
Gure ingurunean 400 korrikalari elkarrekin ikustea bikaina izan da. Hirugarren edizioa historia da jada. Jarraitu gaitzazu sareetan izen-emateen irekiera ez galtzeko.
Utzi zure emaila eta izen-ematea irekitzean abisatuko dizugu. Ez dizugu besterik bidaliko.
Eskerrik asko bihotzez
Hauei guztiei esker egiten da posible 7 Pago Mendi Lasterketa.









Trabaku Behekoa Jatetxea · Trabaku Goiko Jatetxea · Herriko Taberna · Rotek Rótulos
Zuen laguntzarekin hazten jarraitzen dugu!