7 Pago Mendi Lasterketa · III. Edizioa · Mallabia 2026
Informazio Orokorra
🏔️
✓ III. Edizioa · 2026 · Eginda!

Zengotitagaine, Oiz eta Arietzu — hiru mendi, 400 korrikalari, oroitzapen asko. Hemen duzu 2026ko lasterketa-eguneko informazioa.

Datu hauek hurrengo edizioa prestatzerakoan eguneratuko ditugu.

Hau ez da agurra

7 Pago lehen geldialdia baino ez zen. Durangaldeko Kopak aurrera jarraitzen du — 7 lasterketa geratzen dira, ekainetik urrira.

Hurrengo geldialdia
Amaraune Mendi Lasterketa
Berriz · Ekainak 20
20
Ekaina
Kopa osoa ikusi →

Nor Gara

7 Pago Mendi Lasterketa Zazpi Pago Elkarteak antolatzen du. Mallabiako mendiak maite ditugu eta urtero parte-hartzaileekin partekatzen ditugu. Hiru urtez, hazten jarraituz.

400
Korrikalari
III
Edizioa
25km
Ibilbide Luzea
16km
Ibilbide Laburra
📋 Kronika · 2026ko Maiatzaren 25a

2026ko maiatzaren 23an

larunbata, Mallabia
400
korrikalari

Maiatzaren 23an ospatu zen III. edizioa. Mallabiako plazatik irten eta berriz ere itzuli ziren 400 korrikalari — mendiak, ur-jauziak eta Oiz gailurra zeharkatu ondoren.

🏆

Errekorra hautsi zen

Irazu Aranburu Antxiak 2:13:42rekin irabazi zuen 25K — berriro ere marka berria.

25K · Ibilbide Luzea
Gizonezkoak 1º
Irazu Aranburu Antxia
Mallabia · 2:13:42 · Errekorra!
Emakumezkoak 1º
Maialen Artiach Arriolabengoa
Elorrio · 2:51:49
16K · Ibilbide Laburra
Gizonezkoak 1º
Ander Jauregui Martin
Durango · 1:14:44
Emakumezkoak 1º
Zutoia Odriozola Urkiza
Elorrio · 1:41:01
Informazio Orokorra
Lasterketa eguna ez da korrika egitea bakarrik… festa, parrilla, musika eta barre sorta ere bada.

Lehenengo orduak

09:30
Lasterketa Luzea — 25K
Goizeko lehen kafea baino azkarrago abiatu ziren korrikalariak.
10:00
Lasterketa Laburra — 16K
"Motza baina bizia" esaten dute… eta bai, bizia izan zen.
10:30
Haurrentzat Puzgarriak
Txikiek salto, algara eta energia infinitua.
13:00
Elektrotxufla Elektrotxaranga
Kaleak dardarka jarri zituen erritmo elektrikoak.

Eguerdiko festak

13:30
Sari Banaketa + Zozketak
Txaloak, argazkiak eta "ni ere apuntatuko naiz datorren urtean".
14:00
Oilasko Pintxoak Parrillan + Sagardoa
Parrillaren usaina herri osoan.

Arratsaldea

16:00
Umeen Lasterketa (~1 km)
Txikien kaosa: zapatilak deslotuta, irribarreak.
17:30
Garagardo Dastaketa — frontoian
Garagardoak probatu, lagunak topatu.
19:00
"Zerbait Sartu Zait Begian" — Imanol Epelde
Egunari amaiera biribila: umorea, poesia.
Dena prest dago. Hemen duzu behar duzun informazio guztia lasterketa-egunean.
Dortsal Banaketa & Konsigna — Kontzeju Zaharra
Ostirala · Maiatzak 2218:00 – 20:00
Larunbata · Maiatzak 2308:00etik aurrera
Derrigorrezko Materiala
MaterialaSoft flask edo edalontzia
Lasterketaren Ordutegia
Lasterketa Luzea 25K09:30etan
Lasterketa Laburra 16K10:00etan
Aldagelak eta Dutxak — Herriko Frontoian
Ordutegia11:00 – 15:30
Zozketa
InformazioaZenbaki sarituak egunean bertan informazio panelean

Hemen duzu lasterketaren arautegi ofiziala. Irakurri eta gorde izen-ematea baino lehen.

Arautegia deskargatu — PDF

Komunak herriko plazan eta frontoian. Aldagelak eta dutxak frontoian 11:00–15:30 bitartean. Konsigna Kontzeju Zaharrean.

Irteera · Komunak · Konsigna · Dutxak
🗺️ Kokapena Google Maps-en
Babesleak · Patrocinadores

Eskerrik asko bihotzez

Orbea
Talleres Agga
Cafés Baqué
Eusko Label
Excavaciones Jon
Hierros Servando
Egui
Apon Berri
Alkideba

Trabaku Behekoa Jatetxea · Trabaku Goiko Jatetxea · Herriko Taberna · Rotek Rótulos
Zuen laguntzarekin hazten jarraitzen dugu!