Mendi
Lasterketa
2026ko maiatzaren 23an
larunbata, Mallabia
Maiatzaren 23an ospatu zen 7 Pago Mendi Lasterketaren III. edizioa. 7Pago elkarteak antolatuta, hirugarren urtez jarraian egin zen proba, eta Mallabiako plazak hartu zituen bai irteera bai helmuga. Bi ibilbide: 25 km (1.400 metroko desnibela) eta 16 km (750 metroko desnibela).
Guztira, 400 korrikalari inguru batu ziren Mallabian. Korrikalariak, boluntarioak eta ikusleak bat eginda ibili ziren.
25K gizonezkoak: Irazu Aranburu Antxia (Mallabia · 2:13:42 · Errekorra!). Emakumezkoak: Maialen Artiach Arriolabengoa (Elorrio · 2:51:49). 16K gizonezkoak: Ander Jauregui Martin (Durango · 1:14:44). Emakumezkoak: Zutoia Odriozola Urkiza (Elorrio · 1:41:01).
Aurtengo proba Durangaldeko Kopako lehen geldialdia izan da.
Kilometro


Kilometro


Aukeratu zure ibilbidea
Bi distantzia, bi erronka. Oiz mendiko inguruak ezagutzeko modurik onena.
Ibilbide teknikoa, Oiz mendiko tontorra zeharkatzen duena. Ur‑jauziak, baso zaharrak eta goialdeko ikuspegi zabalak eskaintzen ditu. Erronka sendoa bilatzen duten korrikalarientzat pentsatua.
Ibilbide azkarragoa eta eskuragarriagoa. Zengotitagaineko gailurrak ikuspegi ederrak eskaintzen ditu, pagadi tarteak eta Durangaldeko panoramika jaitsieran. Maila guztietako korrikalariek gozatzeko modukoa.
Prezioak 2026ko erreferentzia. 2027ko prezio ofizialak laster argitaratuko dira.





