Boluntarioen taldekide izan nahi duzu?
Urtero bezala, 7Pago Mendi Lasterketa ezin izango litzateke aurrera eraman proba hau posible egiten duzuen boluntario guztien laguntza, gogo eta konpromiso gabe. Laguntzeko prest bazaude, beso zabalik hartuko zaitugu!
Gure taldeak uneoro lagunduko dizu, xehetasun guztiak azalduz eta zure zaletasun zein erosotasunera gehien egokitzen den zeregina esleituz.
Nola lagundu dezakezu?
Zirkuituaren muntaia eta desmuntaia
Anoa-guneetan (avituallamiento) laguntza
Bidegurutze eta trafiko mozketa puntuetan laguntza
Kontsigna / Arropa-gordailua
Dortsalariek banaketa
Beste hainbat zeregin txiki
Nola eman izena?
Zure izen-abizenak helarazi ahal dizkiguzu ondorengo bide hauen bidez:
1
Behean aurkituko duzun Emailez idatziz
2
WhatsApp taldeko loturaren bidez gehituz
Mila esker zure denbora, ilusio eta laguntzagatik! Zuri esker, 7Pago Mendi Lasterketa herriaren eta kirolaren festa handia izaten jarraituko du. Zure laguntzak diferentzia egiten du. 🙏
Kamiseta tekniko bat — opari
Boluntarioei opari bezala kamiseta tekniko bat emango zaie. Parte hartzeagatik esker onez.
Kontaktua
Email
zazpipago@gmail.com
WhatsApp
Taldera batu →