Informazioa+

7 Pago Mendi Lasterketa
01 Informazio Orokorra
Dortsal Banaketa + Konsigna
Non Kontzeju Zaharrean (herriko plazan)
Ostirala · Maiatzak 22 18:00 – 20:00
Larunbata · Maiatzak 23 08:00etik aurrera
Derrigorrezko Materiala
Materiala Soft flask edo edalontzia
Lasterketaren Ordutegia
Lasterketa Luzea 25K 09:30etan hasiko da
Lasterketa Laburra 16K 10:00etan hasiko da
Aldagelak eta Dutxak
Kokapena Herriko Frontoian
Ordutegia 11:00 – 15:30
Zozketa
Informazioa Zenbaki sarituak egunean bertan adieraziko dira informazio panelean
02 Lasterketa Eguneko Egitaraua
09:30
Lasterketa Luzea — 25K
Goizeko lehen kafea baino azkarrago abiatuko dira korrikalariak. Batzuk berotzen, beste batzuk oraindik esnatzen.
10:00
Lasterketa Laburra — 16K
"Motza baina bizia" esaten dute… eta bai, bizia izango da, batez ere azken metroetan!
10:30
Haurrentzat Puzgarriak
Txikiek salto, algara eta energia infinitua.
13:00
Elektrotxufla Elektrotxaranga
Kaleak dardarka jarriko dituen erritmo elektrikoak. Dantzan ez baduzu bukatzen, medikuarengana.
13:30
Sari Banaketa + Zozketak
Txaloak, argazkiak eta "ni ere apuntatuko naiz datorren urtean" esango duten lagunak.
14:00
Oilasko Pintxoak Parrillan + Sagardoa
Parrillaren usaina herri osoan. Pintxoak, sagardoa eta "beste bat, mesedez".
16:00
Umeen Lasterketa (~1 km)
Txikien kaosa: zapatilak deslotuta, irribarreak, eta gurasoak kamerarekin korrika. Izen ematea bertan.
17:30
Garagardo Dastaketa — Frontoian
Garagardoak probatu, lagunak topatu eta "hau ona da, baina hura hobea" eztabaidatu.
19:00
"Zerbait Sartu Zait Begian" — Imanol Epelde
Egunari amaiera biribila: umorea, poesia eta "zerbait sartu zait barrean" momentuak.
03 Dutxak, Komunak eta Aparkalekua
Aldagelak + Dutxak Herriko Frontoian · 11:00 – 15:30
Komunak Herriko plazan eta frontoian
Konsigna Kontzeju Zaharrean (herriko plazan)

Dutxak, komunak eta aparkalekuen kokapena.

Adi partaideok, hemen dutxak, komunak eta aparkalekuen kokapena.

Atentos participantes, aquí tenéis información sobre la ubicación de las duchas, aseos y parking y consigna....

1. Irudia: Aparkatzeko gunea.

1. Zona de aparcamientos

Leer más »

Orbea Alma M50 zozketatzeko

Urtero bezala, Orbeak gurekin jarraitzen du eta berriro ere ezin hobeto erantzun du!
Korrikalari guztien artean Orbea Alma M50 bat zozketatuko da, abiadura, indarra eta euskal harrotasuna irudikatzen dituen karbonozko makina.
Eskerrik asko Orbeari; korrika egin, gozatu eta agian egunaren amaieran historia egingo duen bizikleta baten jabe izango zara.

Irabazlea 382 korrikalaria izan da. Zorionak!!

Leer más »

Oilasko pintxoak parrillan eta sagardoa

Maiatzaren 23an, lasterketaren egunean eguerdian, parillan prestatutako oilasko pintxoak eta sagardoa aukeran izango dira .
Giro bero eta alaian, lasterketaren ondoren indarrak berreskuratzeko.
Alaber, herrian bertan eta baita herri-gunetik kanpo ere, jateko eta edateko aukera ugari egongo dira .
Herriko Taberna, Trabaku Goiko,Trabaku Behekoa, Jubiletxea, Taberna Berria , eta Frontoiko Taberna, bakoitza bere giro eta eskaintzarekin.

Gomendioa: Jateko asmoa badago, komeni da aurrez deitzea

Leer más »

7PAGOren hirugarren edizioko ibilbidearen aurkezpena

Larunbat honetan, apirilaren 18an, 7PAGOren hirugarren edizioko ibilbidearen aurkezpena egin zen. Eguraldiak ezarritako baldintzak onak ez izan arren (goizean zehar laino trinkoa eta ikuspen eskasa nagusi izan baitziren ). Hala ere, parte-hartzaileek interesa eta inplikazioa erakutsi zuten, eta ekitaldia modu egokian garatu zen. Maiatzaren 23an egingo da lasterketa ofiziala, espero degu egun horretan, eguraldi ona izatea, denok ibilbideaz bere osotasunean, disfrutatzeko eta esperientzia osoa bizitzeko.

 

Leer más »

Lasterketa Eguneko Egitaraua

Prest zaude? Lasterketa eguna ez da korrika egitea bakarrik… festa, parrilla, musika eta barre sorta ere bada. 

Hona hemen eguneko plan potoloa.

09:30 – Lasterketa luzea — Goizeko lehen kafea baino azkarrago abiatuko dira korrikalariak. Batzuk berotzen, beste batzuk oraindik esnatzen.

10:00 – Lasterketa laburra — “Motza baina bizia” esaten dute… eta bai, bizia izango da, batez ere azken metroetan!

10:30 Haurrentzat Puzgarriak. Txikiek salto, algara eta energia infinitua.

13:30 – Sari banaketa — Txaloak, argazkiak eta “ni ere apuntatuko naiz datorren urtean” esango duten lagunek.

13:30 – Elektrotxufla elektrotxaranga — Kaleak dardarka jarriko dituen erritmo elektrikoak. Dantzan ez baduzu bukatzen, medikuarengana.

14:00 – Oilasko pintxoak parrillan eta sagardoa — Parrillaren usaina herri osoan. Pintxoak, sagardoa eta “beste bat, mesedez”.

16:00 – Umeen lasterketa — Txikien kaosa: zapatilak deslotuta, irribarreak, eta gurasoak kamerarekin korrika.

17:30 – Garagardo dastaketa probalekuan — Garagardoak probatu, lagunak topatu eta “hau ona da, baina hura hobea” eztabaidatu.

19:00 – “Zerbait sartu zait begian” ikuskizuna, Imanol Epelde — Egunari amaiera biribila: umorea, poesia eta “zerbait sartu zait barrean” momentuak.

Leer más »

🌿 Ibilbideen Mantentzea

Aurreko asteburuan herriko bolondres batzuk ur‑kanalak irekitzen eta ibilbideak garbitzen aritu ginen, bideak egoera onean mantentzeko.  

Desbrozea datorren hilabetean, edo honen amaieran egingo dugu (lan honetarako zuen laguntza eskertuko genuke) . Ibilbideak III. 7 Pago Mendi Lasterketarako  prest uzteko.

Leer más »

BAGATOZ NOBEDADEEKIN!

Aurten korrikalarier poltsan hainbat berrikuntza daude. Lehenbiziko berrikuntza, kamiseta berria... Zer iruditzen?

○ Azkar ibili, izen emateak martxa onean doaz eta!

○ Laister etorriko gara berri gehiagorekin!!

Leer más »

2026 Probako Kartel Ofiziala

Lasterketa eguna gertu dago eta dagoeneko martxan dugu aurtengo kartela

Eskerrik beroenak babesle guztiei:

ORBEA, TALLERES AGGA, CAFÉS BAQUÉ, EUSKO LABEL, EXCAVACIONES JON, HIERROS SERVANDO,  EGUI eta APON BERRI.

Eta laguntza ematen diguzuen guztioi ere bai: Trabaku Behekoa Jatetxea, Trabaku Goiko Jatetxea, Herriko Taberna, Rotek Rotulos.. Zuen ekarpenarekin hazten jarraitzen dugu!

Leer más »

Hona hemen Ibilbidearen argazki batzuk!

Argazki hauek kontatzen dute zer datorren: maldak, basoak, ikuspegiak… eta 7PAGOren benetako espiritua