Lasterketa Eguneko Egitaraua

Publicado el 13 de abril de 2026, 16:35

🏃‍♂️🎉 🏃‍♀️💨Prest zaude? Gaurko eguna ez da korrika egitea bakarrik… festa, parrilla, musika eta barre sorta ere bada. 

Hona hemen eguneko plan potoloa.

09:30 – Lasterketa luzea — Goizeko lehen kafea baino azkarrago abiatuko dira korrikalariak. Batzuk berotzen, beste batzuk oraindik esnatzen.

10:00 – Lasterketa laburra — “Motza baina bizia” esaten dute… eta bai, bizia izango da, batez ere azken metroetan!

13:30 – Sari banaketa — Txaloak, argazkiak eta “ni ere apuntatuko naiz datorren urtean” esango duten lagunek.

13:30 – Elektrotxufla elektrotxaranga — Kaleak dardarka jarriko dituen erritmo elektrikoak. Dantzan ez baduzu bukatzen, medikuarengana.

14:00 – Oilasko pintxoak parrillan eta sagardoa — Parrillaren usaina herri osoan. Pintxoak, sagardoa eta “beste bat, mesedez”.

16:00 – Umeen lasterketa — Txikien kaosa: zapatilak deslotuta, irribarreak, eta gurasoak kamerarekin korrika.

17:30 – Garagardo dastaketa probalekuan — Garagardoak probatu, lagunak topatu eta “hau ona da, baina hura hobea” eztabaidatu.

19:00 – “Zerbait sartu zait begian” ikuskizuna, Imanol Epelde — Egunari amaiera biribila: umorea, poesia eta “zerbait sartu zait barrean” momentuak.