Informazioa
2026ko maiatzaren 23an
larunbata, Mallabia
Maiatzaren 23an ospatu zen 7 Pago Mendi Lasterketaren III. edizioa. 7Pago elkarteak antolatuta, hirugarren urtez jarraian egin zen proba, eta Mallabiako plazak hartu zituen bai irteera bai helmuga. Bi ibilbide izan ziren aukeran: 25 kilometrokoa (1.400 metroko desnibel positiboa) eta 16 kilometrokoa (750 metroko desnibela).
Guztira, 425 korrikalari inguru batu ziren Mallabian. Eguraldi beroa izan arren, lasterketa oso ondo joan zen, eta herrian giro aparta sortu zen goizetik iluntzera arte. Korrikalariak, boluntarioak eta ikusleak bat eginda ibili ziren, eta horrek eman zion egunari bere xarma berezia.
25 kilometroko ibilbidean Irazu Aranburu Antxiak (Mallabia) irabazi zuen gizonezkoen sailean 2:13:42rekin, berriro ere errekorra hautsiz. Maialen Artiach Arriolabengoak (Elorrio) emakumezkoen sailean 2:51:49rekin. 16 kilometroko ibilbidean berriz, Zutoia Odriozola Urkizak (Elorrio) irabazi zuen emakumezkoen sailean 1:41:01arekin, eta Ander Jauregui Martinek (Durango) gizonezkoen sailean 1:14:44rekin.
Aurtengo proba Durangaldeko Kopako lehen geldialdia izan da. 2026ko edizioak bi zirkuitu ditu: Mari Kopa (ibilbide luzeak) eta Sugaar Kopa (ibilbide laburrak), biak Euskal mitologiako pertsonaien izenekin. Kopa maiatzetik urrira bitartean jokatuko da, eta Mallabia, Berriz, Zaldibar, Garai, Mañaria, Atxondo, Amorebieta-Etxano eta Elorrioko lasterketak biltzen ditu.
Komunak herriko plazan eta frontoian. Aldagelak eta dutxak frontoian 11:00–15:30 bitartean. Konsigna Kontzeju Zaharrean.
Lasterketaren egunean eguerdian parillan prestatutako oilasko pintxoak eta sagardoa egon ziren. Giro bero eta alaian, lasterketaren ondoren indarrak berreskuratzeko.
Herrian bertan: Herriko Taberna, Trabaku Goiko, Trabaku Behekoa, Jubiletxea, Taberna Berria eta Frontoiko Taberna, bakoitza bere giro eta eskaintzarekin.
Apirilaren 18an, 7PAGOren hirugarren edizioko ibilbidearen aurkezpena egin zen. Laino trinkoa eta ikuspen eskasa egon arren, parte-hartzaileek interesa eta inplikazioa erakutsi zuten. Bi erritmo: ibilbide laburra oinez 8:00etan eta ibilbideak korrikan 9:00etan.
Aurreko asteburuan herriko bolondres batzuk ur-kanalak irekitzen eta ibilbideak garbitzen aritu ziren, bideak egoera onean mantentzeko. Ibilbideak III. 7 Pago Mendi Lasterketarako prest uzteko lan handia egin zen.
Urtero bezala, Orbeak gurekin jarraitu du eta berriro ere ezin hobeto erantzun du. Korrikalari guztien artean Orbea Alma M50 bat zozketatu zen — abiadura, indarra eta euskal harrotasuna irudikatzen dituen karbonozko makina.
Zorionak irabazleari! Eskerrik asko Orbeari.
Aurten korrikalarien poltsan kamiseta berria egon zen. Diseinu berria, kalitate onarekin.
Eskerrik beroenak babesle eta laguntzaile guztiei:
Trabaku Behekoa Jatetxea · Trabaku Goiko Jatetxea · Herriko Taberna · Rotek Rótulos
Zuen ekarpenarekin hazten jarraitzen dugu!