ES

7PAGO

Mendi Lasterketa

Oiz mendiaren magaletik, ur-jauzi ezkutuen artean eta aspaldiko bide zaharrak berreskuratuz. Mallabia · Bizkaia

III. EDIZIOA AMAITUTA · 2026

III. Edizioa historia da jada

Hemen aurkituko dituzu emaitzak, argazkiak eta 2026ko lasterketako bideoa. Hurrengo edizioa 2027an!

01 // NOR GARA

7 Pago Elkartea

7 Pago Mendi Lasterketa izen bereko elkartearen ekimena da, Mallabiako mendiekiko sentitzen dugun lotura eta maitasunetik sortua.

Mendiko duatloi probak hainbat urtez antolatu ondoren, herri-trail lasterketa bat martxan jartzeko pausoa ematea erabaki genuen. Helburua argia da: korrikalariei Mallabiako txokorik berezienak ezagutaraztea.

Oiz mendia izango da lasterketaren erreferente nagusia, baina bertara iritsi aurretik parte-hartzaileek ur-jauziak, baso zaharrak eta askorentzat ezezagunak diren bidezidorrak zeharkatuko dituzte.

Kirol ekitaldiaz harago, asteburu osoan zehar Mallabiako herriaz, gastronomiaz eta ingurune naturalaz gozatzeko aukera eskaini nahi dugu.

02 // ZIRKUITU OFIZIALA

Durangaldeko Kopa

7 Pago Mendi Lasterketa da Durangaldeko Koparen lehen geldialdia, eskualde osoko zortzi lasterketa batzen dituen trail zirkuituaren hasiera.

Herriz herri antolatutako ekimen batek sortutako proiektua da, mendia, komunitatea eta kirola ardatz dituena. Mallabia, Berriz, Zaldibar, Garai, Mañaria, Atxondo, Amorebieta eta Elorrio dira zirkuituko geltokiak.

Aurten bi sailkapen izango dira: DURANGALDEKO MARI KOPA (distantzia luzeko lasterketak) eta DURANGALDEKO SUGAAR KOPA (distantzia motzekoak). Bi sailkapenek eskualdeko zortzi lasterketen emaitzak batzen dituzte.

BIDEO OFIZIALA // 2026

Hau izan zen 7 Pago Mendi Lasterketa

Maiatzak 23 · Mallabia

400
Korrikalariak Gurekin
25K
Ibilbide Luzea
+1400m
Desnibel +
16K
Ibilbide Motza
+750m
Desnibel +

Eskerrik asko, 2026!

III. Edizioa bikain amaitu da. Urtebete barru itzuliko gara — Izen-emateak noiz irekiko diren lehenengo jakin nahi? Jarraitu gurekin Instagram eta Facebook-en.

IV. EDIZIOA · 2027